Frontenis Txapelketa, Sondikan

Aikor aldizkaria 2010ko urr. 15a, 11:10

Urriaren 24an hasiera emango zaio “Sondikako Udala 2010” Frontenis Txapelketari. Izena ematea urriaren 17ra arte egin daiteke Goronda Beko kiroldegian, eta parte-hartzaileek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte: NANen fotokopiak, inskripzio-kuota ordaindu duten ziurtagiria, fidantza itzultzeko kontu-zenbakia, eta telefono-zenbakia. Izena emateak 20 euro balio du eta horrezaz gainera, 30 euroko fidantza ordaindu behar da. Fidantza partida guztietara joanez gero itzuliko da. Txapelketaren egutegi aurriaren 20tik aurrera jarriko da ikusgai kiroldegian. Saritzat garaikurrak eta erosketak egiteko txartelak emango dira: 60 euro, hirugarrentzat; 120 euro, bigarrenentzat; eta 180 euro, txapeldunentzat.