Troquenor Sondikako enpresaren langileak greban daramate irailaren 28tik hona. Izan ere, enpresa-batzordetik azaldu duten moduan, enpresari enplegua erregulatzeko bosgarren espedientea onartu diote eta horren haritik 38 lagun kaleratuko dituzte. Euren egoera salatzeko, langileek ibilaldira deitu dute biharko. Ibilaldia, goizeko 9etan, Sondikan hasi eta Bilbon amaituko dute, Eusko Jaurlaritzan, hain zuzen ere. Langileak kaleratu beharrean, enpresa-batzordeak beste proposamen batzuk egin ditu: erretiro aurreratuak edo bajak sustatzea, esate baterako. Troquenor enpresan 165 langile daude gaur egun.