Sondikako Udalak “Gabonak 2010†kanpaina aurkeztu du, 3 urtetik 17 urtera bitarteko umeei zuzenduta dagoena. Egitasmoak, umeak eta gazteak oporraldian olgetan ibiltzeaz gainera, lankidetza, adiskidetasuna edo elkartasuna bezalako baloreak eurengan sustatzea du helburu.
Izena ematea azaroaren 25era arte, 19:00etatik 21:00etara, egin daiteke Ludoteka II-an. Ekintzak abenduaren 23tik urtarrilaren 5era arte burutuko dira Sondikako Kultur Etxean (Ludoteka I eta II) eta Gaztetxean. Ekintzok parte-hartzaileen adinera egongo dira egokituta eta besteak beste hauek izango dira: zinea, irteerak, opera txikia eta patinajea izotzean. Abenduaren 1ean, iluntzeko 7etan, zozketa egingo da Ludoteka IIn, izena eman dutenen artean.
Erroldatuek zazpi euro ordaindu beharko dute ekintza bakoitzeko; eta udal txartela dutenek edo familia ugarikoek, bost euro. Erroldatu gabeek, ostera, diru gehiago ordaindu beharko dute kategoria bakoitzeko. Dirua Euskadiko Kutxako 3035 0201 23 201090000 2 kontuan sartu behar da eta izena eman den ekintzen ordainketa-agiria aurkeztu beharko da, baita udal txartela edo familia ugariaren txartela.
Beste alde batetik, Udalak beste ekintza batzuk antolatu ditu doan Gabonetarako: birziklatze tailerra, sukaldaritza tailerra eta euskal jokoak, batzuk aipatzearren.