Gurutzeak, Troquenor enpresan

Aikor aldizkaria 2010ko abe. 17a, 15:11

Troquenorreko enpresa-batzordetik azaldu dutenaren arabera, enplegua erregulatzeko bosgarren espedientea onartu diote enpresari. Ondorioz, 37 lagun joan dira kalera. Troquenor Sondikako enpresaren langileek hilabete bi daramate greban. “Neurri honen kontra ibili gara protestatzen, baina gure jarrerak prozesua atzeratzeko baino ez du balio izan. Enpresa ondoko landa batean gurutzeak jarri ditugu, bat kaleratutako langile bakoitzeko”. Etorkizunak ezarriko du enpresaren eta langileen norakoa. Bitartean, greban jarraitzeko asmoa dute langileek, eta kontzentrazioa egingo dute enpresako atean bertan zein Eusko Jaurlaritzaren aurrean. Langileak kaleratu beharrean, enpresa-batzordeak beste proposamen batzuk egin ditu: erretiro aurreratuak edo bajak sustatzea, esate baterako