Aurreko hilabeteko alean jakinarazi genuen bezala, euskara elkartea sortu da Sondikan. Elkarteari Altzora jarri diote izena. “Altzo hitzak magal esan nahi du, eta gurasoek seme-alabekin egiten duten bezala, euskara gure magalean eduki eta zaindu behar duguâ€, azaldu dute. Elkartean 15 partaide daude, baina bazkidetza kanpaina laster zabalduko dute. Bitartean, euskara elkartean izena eman nahi duenak helbide elektroniko honen bitartez egin dezake: altzora.ee@gmail.com. “Eskatzen ditugun baldintza bakarrak hauek dira: alde batetik, euskaltzalea izatea; eta bestetik, gogoa edukitzeaâ€.
Datozen hilabeteetarako hainbat ekitaldi antolatuko dituzte, sondikoztarrei elkartearen berri emateko. Horrela, martxoaren 11n eta 12an inauteriak izango dira herrian eta jaia aprobetxatuko dute, triptikoak banatzeko. Horrezaz gainera, Taberna Ibiltariak kantu-saioa eskainiko du tabernarik taberna.
Altzora euskara elkartea helburu hauek dituela sortu da: euskara sustatzea, Sondikan euskararen normalizazioa eta erabilera bultzatzea, mota guztietako ekimenak euskaraz antolatzea, herriko euskaldunen sarea zabaltzea eta sendotzea, eta Txorierriko beste euskara elkarteekin elkarlanean aritzea.