Sondikako Udalak eta Goronda Gane gurasoen elkarteak ibilaldia antolatu dute Bizkargi mendira. Irteera martxoaren 20an, domekan, izango da.
Goizeko 9:15ean aterako da Goronda Gane ikastetxeko aparkalekutik, eta ibilaldiak hiru ordutako iraupena edukiko du. Zailtasun maila ertaina izango da. Irteeran parte-hartzeak bi euro balio du eta interesa dutenek martxoaren 17a baino lehenago eman behar dute izena, liburutegian. Mendiko botak, anoraka, ogitartekoa eta ura eramatea komenigarria da.