Altzora Sondikako euskara elkarteak pegatina lehiaketa antolatu du, bost urtetik hamaika urtera bitarteko umeei zuzenduta. Marrazkiaren gaia euskara elkartea da eta pegatinan “Altzora euskara elkartea†esaldia agertu behar da. Hala ere, elkartearen logotipoa ez da derrigorrean agertu behar, eta agertzen bada, koloreak alda daitezke. Pegatinak 10cm x 10cmkoa izan behar du eta horrek edozein forma eduki dezake: zirkulu-formakoa, triangelu-formakoa, lauki-formakoa... Lanak formatu digitalean zein eskuz eginda onartuko dira eta horiek apirilaren 1a baino lehenago aurkeztu behar dira liburutegian, ludotekan edo eskolan. Pegatinen atzeko aldean izen-abizenak, adina eta telefono zenbakia idatzi behar dira. Irabazle aukeratuko den pegatinaren aleak inprimatuko dituzte euskara elkartekoek, eta irabazleak ezusteko bat jasoko du saritzat.