Sondika-Goiri Argazkilaritza Elkarteak Argazki rallya antolatu du maiatzaren 8rako, goizeko 10:30etik 17:00etara bitartean. Ekimenean nahi duten argazkizale guztiek hartu ahalko dute parte, eta izena emateak sei euro balio izango du elkartearen bazkideentzat eta Gazte txartela dutenentzat; eta bederatzi euro, gainontzekoentzat. Dirua 38-3006143-1 BBK-ko kontu korrontean sartu behar da, edo rallyaren egunean bertan eman.
Irteera Artebe kiroldegitik egingo da, eta partaideei haraneko mapa, rallyaren gaiak eta bestelako informazioa emango zaizkie, hala nola ibilbidearen zehar pasatu beharko dituzte kontrolguneak. Argazki digitalak egingo dira, eta argazki-kameraren memoria-txartela hutsik egon beharko da. Gainera, data eta ordua ere egon beharko dira egoki zehaztuta. Antolatzaileek informatika programa baten bitartez egiaztatuko du argazkiak rallyaren egunean eta ordutegi barruan egin direla.
Sariak maiatzaren 28an banatuko dira, goizeko 11:30ean, Sondikako Kultur Etxean. Orotara hiru sari emango dira: 250 euro, bildumarik onenari; 150 euro, argazkirik onenari; eta 150 euro, argazkirik originalenari. Informazio gehiago: sondikargazki@gmail.com.