Abegi-familiak behar dira

Aikor aldizkaria 2011ko api. 8a, 10:10

Udan ume saharar eta errusiar etxean hartzeko kanpaina jarri da martxan, Sondikan. Interesa duten familiek bertako udaletxera jo ahal dute (94 453 51 71), informazioa jasotzeko. Kanpainaren arduradunek laguntza emango diete egin beharreko kudeaketa-lanak egiten, eta, era berean, abegi-familiei zuzendutako diru-laguntzen berri ere emango diete.