Elkarte berria aurkeztuko da Sondikan

Aikor aldizkaria 2011ko api. 18a, 15:09

Maiatzaren 5ean, eguenean, Irifarrak sortuz, mugarik ez elkartea aurkeztuko dute Sondikako Kultur Etxean. Hura El Salvador herriari atxikimendua eta laguntza emateko sortu den elkartea da. Ekitaldia arratsaldeko 7etan hasiko da. Proiektuaren nondik norakoak bideo baten bitartez azalduko dituzte eta horren ostean, Txanpa Payés kantautoreak emanaldia eskainiko du. Era berean, Paz con dignidad elkarteko boluntario bik Zaragoza El Salvadorreko herrian izandako esperientzia azalduko dute. Ekitaldirako gonbidapenak kultur etxeko txarteldegian banatuko dira. Pertsonako lau gonbidapen emango dira.