Areto-Futbol Txapelketaren finala, Sondikan

Aikor aldizkaria 2011ko mai. 5a, 10:12

Igandean, maiatzaren 8an, Sondikako XXIII. Areto Futbol Lehiaketaren finala izango da. Lehiaketa Sondikako Udalak eta Hegalariak kirol-klubak antolatu dute. Finala Goronda Beko polikiroldegian egingo da, eta sarrera doan izango da. Finala PSK eta Los Pelotxos taldeek jokatuko dute 12:00etan. Bestalde, A. Sako eta Fhimasa taldeek 3. eta 4. postuetarako jokatuko dute 10:30ean. Txapelketan sei taldek hartu dute parte, eta arbitro Hegalariak taldea ibili da. Sari banaketa finala bukatzean egingo da. Bigarren sailkatuak, trofeo bat eta Decathlonen gastatzeko 10 euroko hamabi bale izango ditu saritzat. Irabazleek trofeo bat eta taldekide bakoitzeko Decathlonen gastatzeko 50€ko tiketak jasoko dituzte. Era berean, 3. eta 4. irabazleek trofeo bana eta baloi bana eramango dute. Gainera trofeoa emango zaie gol gehien sartu dituen jokalariari, txapelketako jokalaririk onenari, gol gutxien sartu dizkioten taldeari eta kiroltasun handiena erakutsi duen taldeari.