Igeriketa eta Fitness Txapelketak, Sondikan

Aikor aldizkaria 2011ko mai. 27a, 09:53

Bihar “Rutinas” Igeriketa Sinkronizatu Bizkaiko Txapelketa izango da Sondikako igerilekuetan. Txapelketa bigarren aldiz egingo da eta hura Sondikako Udalak eta Sincro Urbarri klubak antolatu dute. Txapelketan Sincro Uribarri klubak eta Sincro Sestao klubak hartuko dute parte. Txapelketari goizeko 10:30ean emango zaio hasiera, eta arratsaldeko 8ak arte luzatuko da. Sarrera doan izango da. Bestalde, bihar ere Fitness Txapelketa izango da Sondikan, promesak kategorian. Txapelketa arratsaldeko 6etan egingo da Goronda Beko kiroldegian, eta hiru modalitate edukiko ditu: body playa, -72 kg eta +72 kg. Erakustaldiak ere egingo dira eta han Goronsa Gane eskolako aerobic taldeko neskak arituko dira. Ekitaldira sartu ahal izateko, beharrezkoa izango da gonbidapena edukitzea. Gonbidapena txapelketaren egunean bertan hartuko da kiroldegiko leihatilan.