Oporretako argazkiek badute saria

Aikor aldizkaria 2011ko eka. 7a, 11:25

Altzora Sondikako euskara elkarteak Argazki Lehiaketa antolatu du udako oporrei begira. Lehiaketara bidaietan, txangoetan... ateratako argazkiak aurkeztu ahalko dira eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez lan bi bidali ahalko ditu. Argazkiek jpg formatua eduki behar dute, uztailaren 1etik 7ra bitartean agindu behar dira helbide elektroniko honetara: altzora.ee@gmail.com. Argazkiekin batera, egilearen izen-abizenak, telefonoa eta e-maila azaldu behar dira, baita argazkia non eta noiz atera den ere. Eta nahi izanez gero, esalditxo bat ere idatz daiteke hari buruz. Lehiaketaren irabazleak sari bi edukiko dituzte aukeran: bi pertsonarentzako bazkaria ala landetxe batean gaua pasatzea, gosaria barne. Altzora elkartea irailean aurkeztuko da jendaurrean eta Lehiaketaren finalistak egun horretan emango dira ezagutzera. Argazkiak ikusgai jarriko dira irailetik aurrera.