Sondika Urban Circuit

Aikor aldizkaria 2011ko eka. 20a, 12:54

Zapatuan Sondika Urban Circuit ekimena egingo da lehenengo aldiz. Ekimena Sondika Motor elkarteak antolatu du eta herrira hainbat gidari eta zaleak hurbiltzea espero dute. Lehiaketa lau kategoriatan egingo da eta hura Supermotard Euskadiko Txapelketarako izango da puntuagarria. Era berean, Motor Klasikoen Txapelketa eta Car-Cross Txapelketa egongo da, baita Rallyko Auto Klasikoen erakustaldia ere. Lasterketa guztiak Sangroniz industrigunean egingo dira. Izena ematea ekainaren 23ra arte egin daiteke www.fvm.es webgunearen bidez.