Sondika munduko dantzen eta musiken topagune bihurtuko da gaur, izan ere, Goronda Beko kiroldegian Nazioarteko Folklore Jaialdia izango da gaueko 10etatik aurrera. Saioa doan da eta han hauek hartuko dute parte Grup Folklóric Sant Jordi de Des Dalines (Ibiza), Folklorique Tifermasc (Martinique) eta Sondikako Gorantzaileak dantza taldea.