Altzora Sondikako euskara elkarteak argazki lehiaketa antolatu zuen udari begira. Orotara 73 argazki aurkeztu dira lehiaketara eta, irudietan ikusi ahal izan den moduan, txorierritarrok planetako leku batetik bestera ibili gara uda honetan: Portugal, Venezuela, Florencia, Istanbul, Kalifornia eta Alpeak, norako batzuk aipatzearren. Epaimahaia Sondika-Goiri argazki taldeko kideek osatu dute, eta erabakia hartzea ez da lan erreza izan haientzat. Azkenean, Joserra Garciak egindako argazkia aukeratu zuten irabazle. Argazkia Vittorio Emanuele aterpe ingurutik atera zuen, Gran Paradiso mendirako bidean zegoela (Aosta Bailara, Italia). Irabazleak sari bi ditu aukeran: lagun birentzako bazkaria ala gau bat ematea nekazaritza-turismoko etxe batean. Lehiaketan parte hartu duten argazkiak urriaren 14ra arte jarriko dira ikusgai liburutegian.