Altzora aurkeztuko dute arratsaldean

Aikor aldizkaria 2011ko irailaren 23a

Gaur Altzora Sondikako Euskara Elkartea aurkeztuko da jendaurrean. Aurkezpena arratsaldeko 7etan izango da herriko Kultur Etxean. Elkarteak helburu hauek dituela sortu da: euskara sustatzea, eta herrian euskararen normalizazioa eta erabilera bultzatzea. Horretarako, mota askotako ekimenak jarriko dituzte martxan: tailerrak, ikastaroak eta bertso-bazkariak, tartean. Beste alde batetik, elkartekoek euskaldunen sarea zabaldu eta sendotu nahi dute, eta Txorierriko beste euskara elkarteekin elkarlanean aritu.