Sondikako Frontenis Txapelketan izena emateko epea zabaldu dute

Aikor aldizkaria 2011ko urr. 3a, 10:42

“Sondikako Udala 2011” Frontenis Txapelketari urriaren 23an emango zaio hasiera. Partidak Goronda Beko kiroldegian jokatuko dira eta txapelketaren sistema parte hartzaileen kopuruaren arabera izango da. Izena ematea urriaren 16ra arte egongo da zabalik. Binakako partidak izango dira eta interesa dutenek kiroldegian egin beharko dute izena ematea. Gutun-azal baten barruan hauek zehaztu beharko dituzte: NAN fotokopiak, telefono zenbakia, eta inskripzioa eta fidantza ordaindu dituzten ziurtagiria. Izena emateak 20 euro balio du bikoteka; eta fidantzak, 30 euro. Fidantza parte-hartzaileei itzuliko zaie, horiek partida guztietan parte hartzen badute. Dirua Euskadiko Kutxan sartu behar da, 2010900002 kontu zenbakian. Txapelketaren egutegia urriaren 19 jarriko da ikusgai kiroldegian.