Mendi irteera

Aikor aldizkaria 2012ko ots. 16a, 08:59

Altzora Sondikako euskara elkarteak irteera antolatu du kostaldera. Ekimena martxoaren 25ean, domekan, egingo dute, eta hitzordua goizeko 9etan jarri dute tren-geltokiko aparkalekuan. Handik autoz joango dira Gorlizeraino; ibilbidea herri honetan hasiko dute. Besteak beste, Astondoa itsasargia eta Billano irla ikusiko dituzte eta ibilalditxoa egingo dute Ermua mendian zehar. Aipatu diguten bezala, aukera ona izango da kostaldeko bazterrak ezagutu eta euskaraz aritzeko. Izena ematea altzora.ee@gmail.com helbide elektronikoan egin daiteke. Era berean, 635 75 35 95 telefono zenbakira dei daiteke.