Sondikak euskaraz bizi nahi du

Aikor aldizkaria 2012ko mar. 23a, 11:57

Altzora Sondikako euskara elkarteak musika-bideo bat egin du, eta YouTuben jarri dute ikusgai. Musika-bideoak “Sondikak euskaraz bizi nahi du” du izenburutzat, eta grabazioa eta edizioa Jon Goikouriak egin ditu. Argiztapena Igor Garcíaren ardura izan da. “Lan hau beste ekarpen bat da, herrian euskara bultzatzeko eta hura herritarren egunerokotasunera hurbiltzeko”, azaldu dute. Musika-bideoan herritarrek eta kirol eta kultura taldeek hartu dute parte. Irudiak Sondikako hainbat lekutan hartu dira: futbol-zelaia, tabernak, eskola eta kiroldegiak, tartean.