Nafarroaren konkistari buruzko hitzaldia

Aikor aldizkaria 2012ko martxoaren 23a

Aurten 500 urte bete dira Gaztelak Nafarroa inbaditu zuenetik, eta Altzora Sondikako euskara elkarteak hitzaldia antolatu du urteurrenaren haritik. Hitzaldia apirilaren 27an, 19:30ean, izango da Kultura Etxean. Patxi Abasolo Lopezek emango du hitzaldi hori. Abasolo 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimeneko kidea da. Elkarteak Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan duten oroimena liburua eman du argitara, eta lan hori hizpide izango dute hitzaldian.