Maiatzaren 5ean, Txorierriko Nagusien Jaia egingo da. Aurtengoa zortzigarrena da eta Sondikako Goronda Beko kiroldegian egingo da, goizeko 11:30etik arratsaldeko 7ak arte. Besteak beste, ohiko jolasak, herri bazkaria eta dantzaldia izango dira. Txartelek 11 euro balio dute, eta apirilean eman behar da izena jubilatuen elkarteetan.