Txorierri klik baten

Aikor aldizkaria 2012ko api. 25a, 14:23

Sondikako Argazki Rallya erabat sendotuta dagoen ekimena da, aurten hemeretzigarren edizioa beteko da-eta. Ekimena Sondika Goiri argazkilaritza taldeak antolatzen du eta maiatzaren 6an egingo da. Argazkilariak Artebe kiroldegiko aparkalekuan batuko dira, eta argazkiak goizeko 10:30etik arrastiko 5ak arte egin beharko dituzte. Gaia libre izango da eta irudiak Txorierriko edozein txokotan hartu ahal izango dira. Parte-hartzaile bakoitzari mapa bat emango zaio, eta ekimenaren zehaztasunak eta egin beha-rreko kontrolak adieraziko zaizkie. Memoria-txartelak hutsik egongo dira rallya hasten den momentuan, eta argazki-kamerek egoki doituta eduki beharko dituzte data eta or-dua. Antolatzaileek bilaketa-programa baten bidez egiaztatuko dute argazkiak rally egu-nean eta ordutegiaren barruan egiten diren. Izena emateko, sei euro ordaindu beharko dute bazkideek eta Sondikako Gazte txartela dutenek; gainerakoek bederatzi euro ordaindu beharko dute. Dirua 38-3006143-1 BBK-ko kontuan sar daiteke, edo rally egunean bertan ordaindu. Guztira, hiru sari emango dira: 250 euro, bildumarik onenari; 150 euro, argazkirik one-nari; eta 150 euro, argazki originalenei. Sariak maiatzaren 27an banatuko dira Kultur Etxean, goizeko 11:30ean.