Fitness Txapelketa

Aikor aldizkaria 2012ko mai. 18a, 10:58

Zapatuan, arratsaldeko 18:00etan, V. Fitness Txapelketa izango da Sondikako Goronda Beko Polikiroldegian, promesak kategorian. Ekimena Gestisport enpresak antolatu du eta Sondikako Udalaren laguntza eduki du. Ekitaldiak kirola eta zehazki gimnasioetan egindako lana sustatzea du helburu. Txapelketa hiru kategoriatan sailkatuko da: Body playa, Body Athletic eta erakusketa. Erakusketa atalean Sondikako Promesen Fitness txapelduna egongo da. Hori Eduardo Urrutikoetxea nafarra da, Espainiako iparraldeko txapelduna ere badena eta mundu mailako txapelketan bosgarrena dena. Bestetik, Sondikako Polikiroldegiko karate haur taldeak ere parte hartuko du ekimenean, eta nazioarteko mailako dantzariek hip-hop erakustaldia eskainiko dute. Trofeoak, nutrizio eta suplementazio produktuak eta kirol arropa eskuratzeko erosketa txartelak emango dira saritzat.