Oporretako argazkiek badute saria

Aikor aldizkaria 2012ko eka. 11a, 14:15

Altzora Sondikako euskara elkarteak Argazki Lehiaketa antolatu zuen iaz, lehenengo aldiz. Gaia “Oporrak” izan zen eta lehiaketara lagun askok agindu zituzten argazkiak. Beraz, hark eduki zuen arrakasta ikusita, aurten ere egitea erabaki dute. Argazkiak uztailaren 1etik irailaren 7ra arte agin daitezke korreo elektroniko helbide honetara: altzora.ee@gmail.com. Parte hartzaile bakoitzak argazki bi agindu ahalko ditu, eta horiek jpg formatua eduki beharko dute. Argazkiekin batera datu hauek azaldu beharko dira: izen-abizenak, telefono zenbakia, e-maila, argazkia atera den lekua, data eta irudiari buruzko aipamena. Irabazleak sari biren artean aukeratu ahalko dute: lagun birentzako bazkaria ala nekazalturismo batean gaua ematea.