Domekan Igeriketa Sinkronizatuaren Euskadiko Txapelketa izango da Sondikan

Aikor aldizkaria 2012ko ekainaren 15a

Domekan, ekainaren 17an, Sondikak Igeriketa Sinkronizatuaren Euskadiko Txapelketa hartuko du herriko igerilekuan. Txapelketa Udalak eta Sincro Urbarri Klubak antolatu dute eta bigarrenez egingo da. Han talde hauek hartuko dute parte haurren, juniorren eta absolutuen kategorietan: Urbarri (Etxebarri), Easo (Donostia) eta Sestao. Txapelketa goizeko 10etan hasiko da.