Uztailaren 21ean, munduko dantzak izango dira ikusgai Sondikan, Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren barruan. Ekitaldia arratsaldeko 8etan hasiko da Goronda Beko kiroldegian. Gorantzaileak Sondikako dantza taldearekin batera, Sulaimaniyah Kurdistaneko taldea eta Guanaguare Venezuelako dantza taldea arituko dira. Sarrera doakoa izango da.