Elkarteen jaialdia

Aikor aldizkaria 2012ko eka. 22a, 15:12

Ekainean, Kultura eta Kirol Elkarteen Jaia egin zen lehenengo aldiz, Sondikan. Herriko talde bakoitzak ekimen bat antolatu zuen egun horretarako. Hala, kalejira egon zen goizean, eta, futbol 3 txapelketa, herri kirolak eta umeei zuzendutako herri krosa izan ziren, besteak beste. Herri bazkaria ere egin zen, eta bertan ehunka lagunek hartu zuten parte. Arratsaldean, puzgarriak ipini ziren txikientzat ,eta mus eta briska txapelketa-tailerrak antolatu ziren. Soinu, txistu eta euskal dantzen alardea eskaini zen. Ostean, erromeria egon zen Erdizka lauetan taldearen eskutik.