Motor munduak hitzordua du zapatuan, Sondikan

Aikor aldizkaria 2012ko ira. 5a, 12:26

Datorren zapatuan, irailaren 8an, Sondika Urban Circuit egingo da bigarrenez. Ekimena Sondika Motor Elkarteak antolatu du, Santa Kurtze jaietako egitarauaren barruan. Hala, iazko edizioan izandako arrakasta kontuan hartuta, herria topagunea izango da berriro euskal motoziklismo eta automobilismorako. Izan ere, antolatzaileek espero dute haraino hainbat gidari eta zale hurbiltzea, zeinek lehiaketa ederraz gozatzeko aukera edukiko baitute. Lehiaketan hainbat kategoria egongo dira: supermotard, car-cross, rallyko auto klasikoak eta formulako automobilak. Proba guztiak Sangroniz industrialdean egingo dira.