Marmitakoa, protagonista Sondikan

Aikor aldizkaria 2012ko ira. 25a, 10:16

Irailaren 14tik 16ra bitartean, Santa Kurtze jaiak ospatu dituzte Sondikan. Gorka Carro alkateak azaldu duen bezala, “egun guztietan giro ona izan da nagusi, eta ekintza guztiek izan dute arrakasta. Adin guztietako pertsonei zuzendutako jaiak izan dira, eta hori ekintzek jaso duten erantzun onean ikusi izan da. Horren haritik, eguneko ekintzek gauekoek baino harrera hobea eduki dute”. Eskerrak eman dizkie antolatze lanetan ibili diren guztiei. Aurtengo jaietan Marmitako Txapelketa antolatu dute lehenengo aldiz, eta, Udaletik bereziki, eduki duen arrakasta azpimarratu dute. “Oso giro ona egon zen eta gazte askok hartu zuten parte”. Txapelketara 20 lapiko aurkeztu ziren, eta hiru sari eman ziren. Lehenengoak 100 euro eta garaikurra jaso zituen saritzat; 50 euro eta garaikurra, bigarrenak; eta garaikurra, hirugarrenak.