Gaztesketch Lehiaketa

Aikor aldizkaria 2012ko urr. 10a, 11:43

Sondikako Udalak Gaztesketch Lehiaketa antolatu du lehenengo aldiz, gazteen artean sormena eta teknologia berrien erabilpena sustatzeko. Txapelketan 13 urtetik 30 urtera bitarteko gazteek hartu ahalko dute parte, eta eskuko telefonoa, kamera digitalak... erabilita herriari buruz duten ikuspegia adierazi ahalko dute. Hala, Sondikaren alde sendoei zein eskasei argazkia atera eta sketcha sortu beharko dute, haien errebindikazioak ezagutzera emateko. Lanak urriaren 28an aurkeztu beharko dira, pendrive edo CD batean. Informazio gehiago, gaztetxean.