Enologia Eguna, Sondikan

Aikor aldizkaria 2012ko urr. 11a, 13:19

Argazkia: Sondikako Udala

Arrakastatsua izan da aurtengo Enologia Eguna, Sondikan. Ekimena laugarren aldiz antolatu zuten joan den domekan, eta bertan jendetza handia batu zen. Azokan 13 erakustoki atondu ziren eta bertan jatorrizko deitura duten produktuak jarri ziren salgai: Errioxako ardoa, Bizkaiko txakolina, Ribera eta Albariñoa, beste batzuen artean. Antolatzaileek adierazitakoaren arabera, 400 ardo-kopa saldu ziren. Horietako bat hartu zuten herritarrek eta bisitariek aukera eduki zuten azokan zeuden ardo guztiak dastatzeko. Gainera, ardo-kutxen zozketan ere hartu zuten parte. Beste alde batetik, Idiazabal gazta saltzen zuten postu bi jarri ziren eta pintxoen dastatzea eskaini zen. Umeentzako tailerra ere antolatu zen.