Hegalariak Sondikako Klubak eta herriko Udalak Areto-futbol Txapelketa antolatu dute 24. aldiz, eta izena emateko epea urtarrilaren 7tik 20ra zabaldu dute. Eskaera e-mailez bidali ahal da kteknikari@sondika.org eta hegalariak@kzgunea.net helbideetara; bestela, Goronda Beko kiroldegira eskuz eramateko aukera ere badago. Talde bakoitzak datu hauek adierazi behar ditu: izena, jokalari bakoitzaren NANren zenbakia, taldearen ordezkariaren datuak (izen abizenak, telefono zenbakia eta posta elektronikoa), ordaindutakoaren agiria eta banku-kontuaren zenbaki osoa (fidantza itzultzeko).
Txapelketan parte-hartzeak 135 euro balio du (75 izena emateagatik; 60, fidantzarengatik). Txapelketaren egutegia urtarrilaren 28an plazaratuko da eta partidak otsailaren 3an hasiko dira. Txapelketa jokatu ostean sariak banatuko dira: irabazleentzat, garaikurra eta kirol materiala erosteko 50 eurotako 12 txartel; bigarrenentzat, garaikurra eta 10 euroko 12 txartel; eta hirugarrenentzat eta laugarrenentzat, garaikurra. Era berean, beste sari batzuk ere banatuko dira: jokalari, atezain eta golegile onenari eta kiroltasun handien adierazten duenari.