Kultura-txartelak

Aikor aldizkaria 2012ko aza. 22a, 14:25

Aurreko urteetan bezala, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak kultura-txartela sustatu du Gabonetarako. Txartel bakoitzak 40 euro balio izango du, baina erosleak 25 euro baino ez du ordaindu beharko; gainontzekoa erakundeak ipiniko du. Besteak beste, liburuak, musika edo ikuskizunerako sarrerak eros daitezke txartelarekin. Sondikako Kultur Etxeak bat egin du ekimenarekin. Horrela, zortzi sarreretako pack-a eskaintzen du kultura-bono bakoitzaren truke. Sarrerek bost euroko balioa edukiko dute eta Kultur Etxean ematen diren udal ikuskizunetarako —zinea, antzerkia edo musika— erabili ahal izango dira. Kultura-txartelak abenduaren 10etik urtarrilaren 5era bitartean erosi ahal izango dira BBK-aren kutxazain automatikoetan, eta urtarrilaren 18ra arte trukatu ahal izango dira liburutegian edo Kultur Etxean bertan. Era berean, sarrerok Kultur Etxeko txarteldegian aldatu ahal izango dira ikuskizuna hasi baino ordu bat lehenago. Ikuskizunak bost euro baino gutxiago balio badu, ez da dirua itzuliko; eta gehiago balio badu, aldea jarri beharko da. Sarrerak 2013. urteko abenduaren 31ra arte erabili ahalko dira.