Otsailaren 3an hasiera emango zaio Areto-futboleko Txapelketari Sondikan. Hura 24. aldiz antolatu dute hango Udalak eta Hegalariak kirol taldeak. Partidak Goronda Beko kiroldegian egingo dira eta sarrera doan izango da.
Izena ematea urtarrilaren 7tik 12ra arte egin behar da Goronda Beko kiroldegian bertan edo helbide hauetara mezu bat aginduta: kteknikari@sondika.org eta hegalariak@kzgunea.net. Hurrengo datuak adierazi beharko dira: taldearen izena, jokalari bakoitzaren NAN zenbakia, taldearen ordezkariaren izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa, inskripzioa ordaindu izanaren ziurtagiria eta fidantza itzultzeko kontu korronte baten zenbakia. Izena emateak 75 euro balio du eta dirua kontu korronte honetan sartu behar da: 3035 0201 23 201090000-2. Era berean, parte-hartzaileek 60 euroko fidantza ordaindu beharko dute. Hura partida guztietara joaten badira, itzuliko zaie.
Talde bakoitzean gehienez 12 jokalariren izenak onartuko dira eta gutxienez haietako bat egon beharko da Txorierrin erroldatuta. Jokalari guztiak 16 urtetik gorakoak izan beharko dira. Talde bakoitza gutxienez atezain batek eta hiru jokalarik osatuko dute eta guztiek ekipaje berdina edukiko dute. Partiduen egutegi eta ordutegiari dagokienez, aldaketak epailearekin adostuko dira eta partidaren aurreko asteazkena baino lehen jakinarazi beharko dira. Aldaketa eskatzen duenak zelaiaren alokairua ordainduko du. Egutegia urtarrilaren 28tik aurrera jarriko da ikusgai Goronda Beko kiroldegian eta sondika.net eta hegalariak.net webguneetan.
Irabazleak garaikurra eta kirol materiala erosteko 50 eurotako 12 diru-txartel jasoko ditu saritzat; eta bigarrenak, garaikurra eta 10 eurotako 12 diru-txartel. Hirugarren eta laugarren sailkatuek, golegilerik onenak, gol gutxien jasan duen taldeak, kiroltasun handiena erakusten duenak eta jokalari onenak ere jasoko dute garaikur bana.