Txorierriko Ipuin Lehiaketa 15. aldiz antolatu zen iaz eta haren sariak otsailaren 1ean banatuko dira Sondikako Kultur Etxean. Ekitaldia arratsaldeko 7etan hasiko da eta bertan Tor magoak hartuko du parte. Lehiaketa Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako egitasmoa da.