Udan umeak hartzeko informazio-hitzaldiak

Aikor aldizkaria 2013ko urt. 30a, 13:50

Datozen egunotan, Fronte Polisarioak eta Bikarte elkarteak hitzaldiak eskainiko dituzte Sondikan, udan Saharako eta Errusiako umeak hartzeko familiei zuzenduta daudenak. Hitzaldietan umeak hartzeko jarraitu behar den prozesua azalduko dute eta aldi baterako abegiak ume horiengan dituen onurak ere izango dute hizpide. Interesdunek otsailaren 15era arte har dezakete informazioa Sondikako Udalaren Kultura Sailean (94 453 51 71 edo kteknikari@sondika.org).