Sondikako Udalak landare-hondakinak atez ate batzeko zerbitzua jarri du abian. Egitasmoak herritarrek hondakin horiek egoki kudeatzea du helburu. Zerbitzua erabiltzeko 900 720 631 telefono zenbakira deitu behar da astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara. Inausketetatik sortutako egurra txikitu egin beharko da eta plastikozko poltsetan sartu; uztetatik datozen landare-hondakinak hermetikoki itxi ahal diren poltsetan sartuko dira. Poltsak etxetik kanpo utziko dira bilketako zerbitzuarekin adostutako egunean.