Hegalariak Sondikako areto-futbol taldeak campus bat antolatu du Aste Santuko oporrei begira. Campusa sei urtetik 12 urtera bitarteko umeei dago zuzenduta eta apirilaren 2tik 5era egingo da Goronda Beko kiroldegian. Izena emateak 50 euro balio du eta martxoaren 25era arte egin daiteke hegalariak@kzgunea.net helbidera mezua biladuta. Asegurua, hamaiketakoa eta diploma daude prezioaren barruan.