Futbol eta saskibaloi campusak

Aikor aldizkaria 2013ko mai. 27a, 10:42

CD Sondikak 2000. urtetik 2005. urtera bitartean jaiotako umeei zuzendutako futbol campus bat antolatu du. Campusa ekainaren 25etik uztailaren 5era arte izango da, astelehenetik barikura, eta 16:00etatik 20:00etara. Sondikan erroldatuek 70 euro ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek, 120 euro. Izena ematea ekainaren 3tik 7ra egin behar da klubaren bulegoan, 19:30etik 20:30era. Bestalde, Gorondagane gurasoen elkarteak saskibaloi campusa antolatu du uztailerako. Bertan, Lehen Hezkuntzako bigarren mailatik seigarren mailara arteko ikasleek hartu ahal dute parte. Campusean parte hartzeko 15 euro ordaindu beharko da. Ekainaren 14ra arte eman daiteke izena gorondagane.basket@gmail.com helbidera mezu bat aginduta. Mezuan datu hauek zehaztu beharko dira: izen-abizenak, jaiotze data, telefono zenbakia eta e-maila.