Argazki lehiaketa eta surf ikastaroa

Aikor aldizkaria 2013ko mai. 27a, 11:12

Aurreko urteetan bezala, Altzora Sondikako euskara elkarteak Argazki Lehia-keta antolatu du udari begira. Gaia “oporrak” da eta argazkiak uztailaren 1etik irailaren 6ra arte bidali ahal izango dira altzora.ee@gmail.com helbide elektro-nikora. Mezuan datu hauek zehaztu beharko dira: egilearen izen-abizenak, tele-fonoa eta helbide elektronikoa, eta argazkia non eta noiz atera den. Nahi izanez gero, argazkiaren izenburua ere idatz daiteke, edo aipamen bat berari buruz. Argazkiek jpg formatua eduki beharko dute eta parte hartzaile bakoitzak gehi-enez bi lan bidali ahal izango ditu. Irabazleak sari bi edukiko ditu aukeratzeko: lagun birentzako bazkaria edo landetxe batean gau bat ematea. Bestalde, euskara elkarteak surf ikastaroa antolatu du irailaren bigarren astebu-rurako. Ikastaroa familia osoarentzat da eta Sopelan emango da. Bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute, eta bazkideak ez direnek, 45 euro. Izena uztailaren 19ra arte eman ahal izango da lehen aipatutako helbide elektronikora mezu bat bidaliz. Ikastaroa egin ahal izateko, gutxienez sei lagunek eman beharko dute izena, eta gehienez, 15 lagunek.