Sondikako Udalak Troquelería del Norte enpresaren langileen aldeko adierazpen instituzionala onartu du

Aikor aldizkaria 2013ko eka. 3a, 12:31

Adierazpena alderdi politiko guztiek aho batez onartu zuten barikuan. Testuan jaso den moduan, Udalak bere solidaritatea adierazten die Troquelería del Norte enpresako langileek, eta laguntza eskaintzen die beren lanpostuak defendatzeko eta Sondikako lantegian jarrai dezaten. Hala, langileek orain arte egin dituzten ekintzak babesten ditu. Enpresaren desjabetzea ekiditeko, langileak lantegira sartu ziren maiatzaren 6an eta handik hona han jarraitzen dute. Udaletik azaldu den moduan, ekintzaren ondorioz, bide judiziala zabaldu da langileak handik ateratzeko, eta kaleratzea ekainaren 17rako aurreikusi da. Udalak bai bide judiziala, bai kaleratzea gaitzesten ditu. Azkenik, Sondikako Udalaren ustez, behar beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Trokelgintza sektorearekin duten konpromisoa indartzea, jarduera hedatu eta lanpostu berriak sortzeko.