Atera tekla

Aikor aldizkaria 2013ko eka. 3a, 13:11

Altzora Sondikako euskara elkarteak egitasmo berri bat jarri du martxan herrian: Atera tekla. Pegatina batzuetan piano baten teklatua inprimatu dute, eta tekla bakoitzean euskarazko esaldi bat ipini dute. Herritarrek gehien gustatzen zaien esaldia hartzeko aukera dute eta hura nahi duten lekuan itsatsi. Esaldiak gaika daude sailkatuta: maitasuna, abestiak, hitz ederrak eta aipu filosofikoak, esate baterako. Pegatinak herriko hainbat txokotan ipini dira. Egitasmoak euskarak kalean presentzia handiagoa izatea du helburu, eta herritarrei euskarazko oparitxoa ematea.