Euskal Jaia, Sondikan

Aikor aldizkaria 2013ko uzt. 24a, 10:15

Altzora Sondikako euskara elkarteak Euskal Jaia antolatu du irailaren 21erako. Egun osoan zehar, ume, gazte zein helduentzako ekitaldiak egingo dira. Goi-zeko 11etan zirko tailerra egongo da, eta haren ostean, hegazti harraparien era-kustaldia. Hori eguerdiko 12etan egingo dute Ikurrinaren enparantzan. Egu-raldi txarra bada, karpara eroango dute ekintza. Eguerdian herri-bazkaria egingo da. Nagusiek 15 euro ordaindu beharko dute; eta umeek, 10 euro. Txartelak hemen eskura daitezke: eskolako gurasoen elkar-tearen egoitza, Egarri taberna eta Santa Kurtzeko jaietarako jarriko den txosna; edo, bestela, 635753595 telefono zenbakira deituz ere eskura daitezke. Iaz, 300 lagun inguru batu ziren Euskal Jaian eta Altzorako kideek espero dute aurtengo hitzordua ere arrakastatsua izatea. “Hau euskararen aldeko jaia da, euskaldunok batzen gaituena, eta nahi duten guztiak ongi etorriak izango dira, jaira zein elkartera”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).