Edukiontziak erre zituzten Sondikan

Aikor aldizkaria 2013ko uzt. 24a, 10:42

Uztailaren 13an, zapatu goizaldean, Errementeria kalean zeuden edukiontzi bi erre zituzten Sondikan, eta beste hiru edukiontzi partzialki erre ziren. Sutearen ondorioz, auto baten matrikula ere kiskali zen. Sondikako Udalak edukiontzien erreketa salatu eta gaitzetsi du, eta gertatutakoa argitzeko eskatu du. Era be-rean, elkartasuna eta laguntza adierazi die kaltetuei, eta larrialdietako taldeen lana eskertu du.