Udako argazkia

Aikor aldizkaria 2013ko ira. 26a, 10:21

Argazkia: Nerea Izurieta

Altzora Sondikako euskara elkarteak argazki lehiaketa bat antolatu zuen uda baino lehen, oporretan ateratako argazkiak saritzeko. Lehiaketa Nerea Izurietak irabazi du. Nereak “Merienda dibertigarria” izeneko lana aurkeztu zuen lehiaketara. Argazkia Zarautzen atera zuen uztailean. Irabazleak sari hauetariko bat aukeratu ahal izango du: lagun birentzako bazkari bat edo nekazaritza-turismoko establezimendu batean gau bat ematea. Lehiaketaren antolatzaileen esanetan, aurten oso argazki politak bidali dira lehiaketara; besteak beste, Venezian, Afrikan, Portugalen eta Galizian atereak. Lehiaketan 19 lagunek hartu dute parte.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).