Sondikan frontenis txapelketa antolatu dute datozen hilabeteetarako. Txapel-keta bikoteka da eta maila bi egingo dira: emakumezkoak eta gizonezkoak. Par-tidak azaroaren 17tik aurrera jokatuko dira asteburuetan Goronda Beko kirol-degiko pilotalekuan. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko du bertan parte hartu ahal izateko, eta 30 euroko bermea ere ipini beharko da. Urriaren 14tik azaroaren 3ra arte eman ahal izango da izena.