Anje Duhalde, Sondikan

Aikor aldizkaria 2013ko azaroaren 28a

Altzora Sondikako euskara elkarteak bertso-saio bat eta kontzertu bat antolatu ditu abenduaren 5erako. Ekitaldiok Euskararen Nazioarteko Egunaren ospaki-zunen barruan egingo dira. Fredi Paia eta Beñat Ugartetxea bertsolariak bat-batean arituko dira iluntzeko 8etatik aurrera Geltoki tabernan. Eta haien ostean, Anje Duhalde Iparraldeko musikariak eskainiko du kontzertua. Sarrera doakoa izango da.