Kultura-txartelak

Aikor aldizkaria 2013ko abe. 16a, 13:24

Aurreko urteetan bezala, Sondikako Kultur Etxeak bat egin du kultura-txartelarekin. Txartel bakoitzak 40 euroko balioa du, baina erosleak 28 euro baino ez du ordaindu behar. Sondikako Kultur Etxeak zortzi sarreretako pack-a eskaintzen du kultura-bono bakoitzaren truke. Sarrerek bost euroko balioa dute eta erabili ahal dira Kultur Etxean ematen diren ikuskizunetarako. Kultura-txartelak BBK-ren kutxazain automatikoetan eros daitezke eta urtarrilaren 31ra arte dago haiek aldatzeko aukera, udal liburutegian edo Kultur Etxeko txarteldegian.