Garagardogileak

Aikor aldizkaria 2014ko api. 28a, 12:40

Altzora Sondikako euskara elkarteko kideek ikastaro bat antolatu du etxean garagardoa egiten ikasteko. Hori maiatzaren 10ean eta 24an egingo dute Sondikako Kultur Areto IIan, goizeko 11etan. Euskara elkarteko bazkideek eta berbalagunek hiru euro ordaindu beharko dute; eta gainontzekoek, bost euro. Aukera aparta da zure garagardoa egin, etxera eraman eta lagunekin dastatzeko.